2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

AKAI HANA

 Azken saiotan ahotsa lantzen ibili gera, azaletik ikusi dugu zer gertatzen den gure soinean hitz egiten ala abesten dugunean. Ondoren, ahotsa ongi erabiltzeko pauta batzuk eman dizkiet eta lanketa barruan beroketa ariketa batzuk burutu ditugu. Eta hemen dugu azken emaitza. Esan behar dizuet lagunak, oso-oso harro nagoela. Badakizue zer? Lortu duzue nire azala oilo ipurdi jartzea. ZORAGARRIA, HUNKIGARRIA ETA ITZELA IZAN DA!